► Jaramonik egiten ez zaien kultura-lanbide askoren legezko aitorpena.
► Gizarte Segurantzako sistema egokitu kontratuen aldi bateko eta tartekako izaerara eta gai hauekiko:
– Gaixotasunagatiko eta amatasun/aitatasun bajak
– Langabeziako diru-laguntza
– Erretiro duina izateko eskubidea
► Jarduera artistikoaren zerga-araupetzea hobetu, ekonomiako beste subjektuekiko diskriminazioak saihesteko.
► Egile eta irudi eskubideak babestu ekosistema digitalean.
► Irakaskuntza artistikoen garrantzia aitortu.
Kultura biziko profesional bakoitzeko txalo bat lortu nahi dugu eta gizarte-sareen bidez entzunarazi.
Aktorea
Gurutze Beitia aktore bizkaitarrak, bere txalo solidarioa eman du kultura biziaren alde. Zinema eta telebista ibilbide luzeaz gain, antzerkia ere egiten du, gaur egun Obabakoak antzezten ikus dezakegu
Aktorea
Joseba Apaolaza aktore gipuzkoarrak, artistaren estatutuaren alde ere egin du txalo. Bere ibilbide profesionalean, lan handia egin du telebistan, zineman eta baita antzerkian ere.
Aktorea
Karmele Larrinaga aktore bilbotarrak, ez du bere txalo solidarioa emateko aukera galdu izan nahi, bere ogibidea posible egiten duten artisten kolektibo eta teknikariei besteak beste.